miércoles, 28 de septiembre de 2011

Izadiaren irudigintza


© Ilkhi, 2006

Izadia harri-irudigilea da,
harri-aro barrian bizi dan,
harri-haitzka
eraikitzen diharduna.

Harrietan edo haitzetan,
noizean behin.
Bat-batean,
harkaitzetan
alkartasunean.

Odolbakoak diran arren
bizi bizirik dagoz.

Non edo han
edertasuna ta ederkeria
agertzen jataz.

Zelan edo halan,
izakiak legez
irudigintza egingo neuke,
horregatikan, Izadiak eskatzen deust
egin daidan irudigintza hori.

Ni harriturik egiten dot,
harrien harriz arnasa hartu barik
gelditzen nazelarik.

Harrizalea nazenez gero
harri ta zur eginik nago.



© Ilkhi, 2011ko irailaren 28an
Ene olerki-bildumean, Otarrizko aizkorea
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario