jueves, 17 de enero de 2013

Urteak joan eta urteak etorri

 Urteek zaharkitu duten Ondarretako hargorria
© Ilkhi, 2012

1935. urteko San Sebastian egunez izan zen Donostian lehenengo Bertsolari Eguna; Donostiako Poxpolin aretoan hain zuzen ere.

Hauxe izan zen gaia:
Euskel izkuntza galtzen ari da / ta galtzen ba'da euskera/      Euskaleŕiko seme guziak / betiko galduak gera
Halarik ere, Joseba Zubimendi kronistak idatzi zuen arauera, bertsolari gehienak ez zitzaizkion gaiari lotu.

Hirurogeita hamazortzi urte iragan eta gero, euskera ez da galtzen ari, eta hala ere, nire ustez euskera baltsamatzen ari da. Zeren eta euskeraz (beste edozein hizkuntza bezala: gutxienenak eta gehienenak) ez bada gogatzen*, ez da inolaz ere haziko, horrezkero, museo handi batetan biziko gara, alegia, heziera baltsamatuta batetan.

Xalbadorrek oso ondo zekien eta bertso honetan erakutsi zuen:
Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa:
izaite bat ez daike hezur hutsez osa,
herria da gorputza, hizkuntza bihotza,
bertzerik berextean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hil hotza.

Batzu herriaz orroit, euskeraz ahantzi,
bertzek euskera maite, herria gaitzetsi,
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi,
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.
Ferdinand Aire (XALBADOR) 1920-1976

Hori dela eta, nik uste dut euskeraz eta beste hizkuntzetaz, gaur egungo gogoetarekin, gure "herria" ta "hizkuntza" sortu beharko ditugula.

* Gogatzea ta erabiltzea ez dira gauza bera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario